Jardunaldiak 2011ko Urriak 14, 15 eta 16 bitartean ospatuko dira Frontoi Zinema zaharrean kokatuak dauden Zarautzko Gaztelekuaren instalaziotan, Zarautzko erdialdean, Gipuzkoan.
Instalazio hauetan dutxak eta lo egiteko lekua topatu ahalko duzue besteak beste. Lo egiten gelditu behar bazara, izen emateko formularioan adierazteaz gain, zure esterilla eta lo egiteko zakua ekarri beharko duzu.
Helbidea:
Zigordia Kalea nº 34
20800 Zarautz (Gipuzkoa)

