Gaztetxeko jardunaldia (Azkenean ez ziren egin)

16:00tan bilduko gara bertan, eta dagoen jendearekin taldeak antolatuko ditugu.

18:00ak inguruan, festatik datorren jendearekin saiatuko gara beste partida batzuk antolatzen.

22:00ak inguru, afariaren ostean, rol jokoa zuzenean jokatuko dugu. Jende kopuru maximotik pasako balitz (25 inguru), Beste rol partida gehigarri batzuk edota hainbat karta joko friki antolatuko genituzke.

Rol jokoak zer diren jakiteko, jarraitu irakurtzen. Bestela, Joko Eskaintza begiratu dezakezu.

Zer da rol joko bat?

ROL(Elhuyar): “Pertsona batek, giza talde batean, antzerki- edo zine-lan batean, iharduera batean, etab.etan betetzen duen eginkizun edo funtzioa”.


Bere izenak adierazten duen moduan, rol edo arketipo1) batzuk antzezteko jokoa da.

Antzezlana da elementurik garrantzitsuena, eta uneoro jokalariez inprobisatua da antzezlan hau.

Jokalariak maneiatu edo antzezten duen arketipo horri “pertsonai” deitzen zaio, edo PJ (Pertsonai Jokalaria) laburtzeko. Pertsonai hauek Joko Zuzendaria (JZ) deituriko beste jokalari batek ezarritako alegiazko ingurunearekin elkar eragiten dute.

Joko Zuzendariak, zine produktore baten moduan, obraren markoa eta denbora ezartzen ditu eta gainontzeko jokalariek ezagutzen ez duten gidoi bat garatzen du, non protagonistak jokalarien PJ-ak diren.

Jokalari bakoitzak bere pertsonaiaren izaera definituko du eta argumentuan zehar sortzen diren egoera eta gatazkei izaera horren arabera antzezten erantzungo dio. Jokalarien antzezlan hori eta zuzendariaren argumentua, historia inprobisatu bat eratzen joango dira.

Joko hauek errealitatetik desberdintzen diren giropenetan garatu ohi dira. Rol jokoetan, lege fisiko bakarrak irudimenarenak dira!


Rol jokoak orokorrean mahai inguruan jokatzen dira deskribapenak hitzez eginik. Pertsonai bat ekintza bat egitera iritsi daiteken edo ez erabakitzeko, ausazko elementuak erabiltzen dira, normalki dadoak. Badago ordea, rol jokoen beste modalitate bat: Rol Jokoa Zuzenean. Hau, antzerki inprobisatu batera asko hurbiltzen da, mahai inguruan jokatu beharrean pertsona bakoitzak pertsonaiaren lekua hartuta jolasten baitu.

Mahai inguruan

Rol jokoak orokorrean mahai inguruan jokatzen dira deskribapenak hitzez eginik. Pertsonai bat ekintza bat egitera iritsi daiteken edo ez erabakitzeko, ausazko elementuak erabiltzen dira, normalki daduak.

Jokalari bakoitzak, bere pertsonaiaren fitxa edo orri bat izan ohi du. Fitxa horrek adierazten duena zera da: pertsonaiaren abileziak, trebetasunak, jakintza etab. Modu horretan, jokalariak antzezten duen pertsonaia definitzen da, eta abilezi eta trebetasun horiek, ausaz gauzak erabakitzeko unean baldintzak ezarriko dituzte. Adibidez, indartsua eta bizkorra den pertsonai batek ahula eta mantsoa den beste baten gain erraztasunak izango ditu ausaz erabakitzean nor izango den sprint-ean helmugara iristen lehena (Demagun lehenak 6ko dadu baten jaurtiketari 3 gehitzen diola, eta bigarrenak 1, gehien lortzen duena garaile izango delarik. Lehenak 1 lortuko balu dadu jaurtiketan, 1+3=4, eta bigarrenak 5, 5+1=6, azken honek irabaziko luke, eta agian zuzendariak bere narrazioan esango luke, lehenak harri baten kontra estropezu egin duela).

Mahai inguruan Star Wars rol jokora jolasten:

Mahai inguruan Star Wars rol jokora jolasten

Dungeons & Dragons jokoaren fitxa bat. Joko hau fantasiazko ertaroan girotuta dago. Ez beldurtu, joko honetako fitxa izan ohi da eta konpexuenetakoa.

Dungeons & Dragons jokoaren fitxa konplexu bat. Joko hau fantasiazko ertaroan girotuta dago. Ez beldurtu, joko honetako fitxa izan ohi da eta konpexuenetakoa.

Rol Jokoa zuzenean

Rol Joko modalitate hau antzerki inprobisatu batera asko hurbiltzen da, mahai inguruan jokatu beharrean pertsona bakoitzak pertsonaiaren lekua hartuta jolasten baitu.

Mahai jokoarekin konparatuz, arauak samurragoak izaten dira, dinamismoa handiagoa izan dadin eta jokalariak antzezlanean ardura daitezen. Ausazko elementua beharrezkoa denean, kartak, edota haur jolasak erabiltzen dira (Harri, orri, artazi, adibidez).

Hemen jokalari/pertsonaiak eztabaida batean:

Hemen eztarriak freskatzen (taberna jokoko giropenaren elementu bat zen):

Adibide Bat Mahai Inguruko Rol Jokoarena

Lau lagun literatura eta filmetako esploratzaileen abenturak bizitzen ari dira rol joko batera jolastuz. Josuk, joko zuzendariak, jokoaren une batean deskribapen hau egiten du:

Josu: Harrizko atea mugitzen hasten da eta zuen aurrean ikusten duzue kondairek esaten zuten galeria. Urez inguraturiko plataforma bat -eta marrazki batekin laguntzen du deskribapena- ikusten duzue, eta bertan, distira egiten, sekula ikusi duzuen diamante harri handiena, landugabea.

Iratik, George deituriko gizon ingeles aberats diruzale bat jolasten du, monokulo eta guzti. Errifle bat darama bizkarrean zintzilik.

Irati (George): Zubi bat baldin badago, banoa korrika!

Josu: Badago zubi bat bai, egurrez egina, zaharra, eta hezetasunak izorratuta…

Irati (George): Banoa! ea besteak iritsi baino lehen zerbait poltsikora eraman dezakedan!

Jon-ek, bere fantasia den Lara Croft itxurako esploratzaile sexi bat egin du pertsonai gisa. Crora Loft deitu zion argiztapen une batean.

Jon (Crora Loft): Nik errebolberrak atera eta adi geratuko naiz, ziur piztiaren bat irtengo dela nonbaitetik.

Leirek, Annette, adin ertaineko emakume frantses ilustratu bat jokatzen du, hainbat filologiatan eta antropologian lizentziatua.

Leire (Annette): George! Ez izan inozoa! Ezingo duzu hain erraz lortu tribu honek jainkoen pare jartzen zuen harria!

Josu: George dagoeneko han dago; bidean zubiaren hainbat egur zati erori zaizkio, baina itsuturik aurrera jarraitu du, atzera bidea zail samar geratu zaiola. Jasoko al duzu harria, George?

Leire (Annette): EZ!!

Irati (George): BAI!!

Josu: Harria zure eskuetan dago, baina badirudi tranparen bat martxan jarri dela. Zerbaitek eztanda egin du zure azpian, eta sortu diren olatuek eta ur korronteek, plataforma azpitik ura presioan ateratzen ari dela adierazten dute. Plataforma ere zartatu egin da, eta kanpotik begiratzen duzuenok ikusten duzue ez dela segurua.

Irati (George): Zubian ahalik eta gehien ibiliko naiz eta jauzi egingo dut besteak dauden aldera!

Jon (Crora Loft): Ertzean jarriko naiz ea lagun diezaiokedan.

Josu: Bota dadoak, ea nolako jauzia irteten zaizun. Crora Loft bertan dago laguntzeko, horrek konfiantza ematen dizu, eta pare bat esku gaizki iritsiz gero. Beraz, puntu gehigarriak izango dituzu dado jaurtiketari gehitzeko.

Iratik, dadoak bota eta puntuak gehitzen ditu. Josuk erabakitzen du ozta ozta lortu duela iristea, eta Crora Loftek heldu egin behar izan diola ez erortzeko. Jauzia justu egiteagatik, Josuk erabakitzen du kolpe bat jaso duela Georgek aldakan eta saihetsetan.

Orain ordea beste arazo batzuk dituzte, urak galeria bete behar duela dirudi, eta irtenbiderik aurkitzen ez badute, bertan geratuko dira…

¿Qué es un juego de rol?

ROL(RAE): “Papel que interpreta un actor”.

Como su propio nombre indica se trata de una actividad lúdica en la que los participantes interpretan a arquetipos2) o roles.

La interpretación es el elemento más importante de los juegos de rol y esta es constantemente improvisada por los participantes, también llamados jugadores.

El arquetipo controlado o interpretado por cada jugador es llamado “personaje”, o PJ para acortar; estos conviven en un entorno imaginario impuesto por otro de los participantes, el llamado “Director de juego” o DJ.

El director, al igual que un productor de cine, pone el marco y el tiempo de la obra y desarrolla un guión que tan solo él conoce, en el que los PJ, controlados por los jugadores son los protagonistas.

Cada jugador definirá la personalidad de su personaje y, durante la trama, responderá a las diversas situaciones, actuando de acuerdo a esa personalidad. Esta interpretación de los jugadores dentro de la trama del director de juego irán creando una historia.

Las ambientaciones en las que se desarrollan estos juegos no tienen porque parecerse en absoluto a la realidad. ¡En los juegos de rol, las únicas leyes físicas son las de la imaginación!

Joko Eskaintza

Mahai inguruko rol jokoak arratsaldean zehar izango dira. Gauez, Rol zuzeneko partida jolastuko da, 20-30 lagunentzat. Jende kopurua osatuta geratuko balitz, mahai rol partida gehigarriak edota karta joko bereziak jolastuko lirateke.

Rol Mahai Inguruan

Eneko Zarauz:

  • Vampiro: Anne Rice-en nobeletan oinarrituta (Entrevista Con El Vampiro…) batipat, jokalariek banpiroak antzeztuko dituzte, hauen politikaren eta azpijokoen parte bilakatuz). Antzezpenak eta narrazioak pisu handia hartu ohi du joko honetan. White Wolf enpresak sortutako "ilunpeetako mundua"-ren wikia

Gorka Alfaro:

  • Zombie (All flesh must be eaten): Hildakoak altzatzen direnean arazoak bere baitan datoz. Zombi pelikuletan onarrituriko rol joko honetan jokalariek helmuga bakarra dute, bizirik irautea.

Gorka Ameztoy:

  • Dungeons & Dragons: Joko klasikoena. Jokalariek fantasiazko ertaroko (El Señor De Los Anillos…) abenturak bizi ahal izango dituzte. Web-gune ofiziala.

Inko Illarramendi:

  • Open Wushu: Pertsonaiak arte martzial eta John Woo-ren filmeetakoen antzerakoak izango dira, jauzi harrigarriak egin eta ehundaka zartako banatuz. Matrix unibertsoan eta beste batzutan girotu daiteke. Web-gune ofiziala.

Beste joko batzuk:

  • Star Wars: Pertsonaiek, filmeetakoen antzera, handik hona bidaiatu beharko dute, errepublikaren alde inperioaren aurka borrokatuz Jedi-en ondoan, edo alderantziz. Web-gune ofiziala.
  • Slang: Mafiaren inguruko filmeak imitatuz, pertsonaiak mafia bateko kide edo kaleko banda bateko kideak izango dira. Mafia/Pulp filmeez gain, GTA jokoaren antzera ere ulertu daiteke. Web-gune ofiziala.
  • Shadowrun: Magia eta teknologia nahasten den etorkizun hurbil batean, pertsonaiak cyberpunk giro batean mugituko dira Megakorporazioen eta politika neoliberalaren menpe geratu den mundu batean aurrera nahian. Web-gune ofiziala.
  • Castillo de Falkenstein: Magiarekin nahastutako XIX. mende alternatibo batean abenturak. Nolabait “La Liga De Los Caballeros Extraordinarios” gogoratzen du. Web-gune ofiziala.
  • La llamada de Cthulhu: Cthulhu jainko extralurtar maltzur bat dugu, alde ona zera da, Cthulhu hilda dagoela bere ozeano pazifikoko urazpiko hilobian. Hala ere jende arruntak jakin gabe, jainko honek jarraitzaile asko ditu, bere berpizkutzaren bila, zoramenaren menpe… Zer egin dezakete gizaki arrunt batzuek jainko baten kontra? Howard Philip Lovecraft eleberrigilearen unibertsoan oinarritua dagoen joku hau errealitatearen funtsak ihardesten ditu, jokalariek ezer ez dezaten segurutzat hartu Wikipediako sarrera.

Rol Zuzenean

Alien filme ezagunetan girotutako partida bat izango da.

Informazio gehiago modu frikian, hemen.

Karta Jokoak

Sí, Señor Oscuro: Istorioak eta aitzakiak bat batean bota behar diren jokoa, Jaun Ilun Rigor Mortis-ek zigortzea nahi ez baduzu! Web-gune ofiziala

Munchkin: Munstroak akabatu, gainontzekoak izorratu, altxorra lapurtu eta ihes egin! Web-gune ofiziala

Jungle Speed!: Erreflexuak, bista ona eta abiadura neurtzen diren jokoa, totem-aren jabe egiteko. Web-gune ofiziala

Bang!: Spagetti Western baten moduan, Sheriff-ak gaizkileak garaitu beharko ditu, baina tiroen artean bere laguntzailea nor den ere asmatu beharko du. Web-gune ofiziala

Cash And Guns: Reservoir Dogs eta antzerakoak imitatuz, gangsterrek dirua banatu beharko dute, pistola guztiak bata besteari begira daudela. Web-gune ofiziala

Estekak

1) Arketipoa, inkontziente kolektiboaren irudi eta sinboloetako bakoitzari, mito, ipuin edo irudimenaren produktu guztietan ageri direnei deritzo (Elhuyar). Adibidez, gizon jakintsuaren irudia.
2) Un arquetipo se refiere a una imagen o simbolo del inconsciente colectivo, como puede ser el viejo sabio. Fuente cogida de wikipedia
jardunaldiak.txt · Azken aldaketa: 2009/07/07 22:57 egilea: inkoia
www.chimeric.de Creative Commons License Valid CSS Driven by DokuWiki do yourself a favour and use a real browser - get firefox!! Recent changes RSS feed Valid XHTML 1.0